[caption id="attachment_298432" align="aligncenter" width="300"]

Herritarrak kriseiluak aireratzen. (Amaia Ventas/Hitza)[/caption]
Balearen Egunean, iluntzean, su bolak aireratuko dituzte Orion Gure Esku Dagok antolatuta. Ekimenean parte hartu nahi dutenek txartelak salgai dituzte 2,50 euroren truke Itziar Kirolak dendan eta Gabon, Kolon Txiki eta Errusta tabernetan. Egunean bertan, txartel horiek kriseiluengatik aldatu beharko dituzte herritarrek Gure Esku Dagok plazan jarriko duen postuan.
2015eko abenduan Gure Esku Dagok
Argitu Erabakia ekimena antolatu zuen, baina bertan behera geratu zen ekimena lehortea zela eta. Berriz eutsi diote ekimenari eta Balearen Eguna izango dela aprobetxatuz maiatzaren 14an egingo dute 21:00etan.