Entrenamendu irekiak antolatu ditu eskubaloi taldeak

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 6a

ORIO // Maiatzaren 10ean eta 17an Orioko Eskubaloi Taldeak entrenamendu irekiak egingo ditu LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasleei zuzenduak Karela Kiroldegian. Ekitaldiaren asmoa gaztetxoei eskubaloia probatzeko aukera ematea da, hurrengo ikasturte...

ORIO // Maiatzaren 10ean eta 17an Orioko Eskubaloi Taldeak entrenamendu irekiak egingo ditu LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasleei zuzenduak Karela Kiroldegian. Ekitaldiaren asmoa gaztetxoei eskubaloia probatzeko aukera ematea da, hurrengo ikasturtean kirol bat aukeratu behar dutenean eskubaloia ere kontuan izan dezaten. Gogorarazi dute kirola egiten ondo pasatzea dela helburu nagusia, eta parte hartzera animatu dituzte gaztetxoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide