Entrenamendu irekiak antolatu ditu Orioko Eskubaloi Taldeak

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 4a

Maiatzaren 10ean eta 17an Orioko Eskubaloi Taldeak entrenamendu irekiak egingo ditu LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasleei zuzenduak Karela Kiroldegian. Ekimenaren asmoa gaztetxoei eskubaloia probatzeko aukera ematea da, hurrengo ikasturtean kirol bat aukeratu behar dutenean eskubaloia ere kontutan izan dezaten. Taldetik gogorarazi dute kirola egiten ondo pasatzea dela helburu nagusia, eta entrenamenduetan parte hartzera animatu dituzte gaztetxoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide