[caption id="attachment_298074" align="aligncenter" width="300"]

OBB taldea partida jokatzen Mendibeltz zelaian. (OBB)[/caption]
Orioko OBB sofbol taldeak Mendibeltz zelaian jokatu zituen asteburuko bi partidak Valentziako Fenix taldearen aurka. Lehen partidan norgehiagoka estua izan zen, bi taldeek lan ona egin baitzuten defentsan. Hasieran oriotarrak jarri ziren markagailuan aurretik, baina seigarren sarreran Fenix taldea indartu egin zen, eta partidari buelta ematea lortu zuten valentziarrek. Azkenean, 6-3 emaitzarekin amaitu zen lehia.
Bigarren partidan eguraldi txarrak zaildu egin zuen jokoa; laugarren sarrera arte oso parekatuta ibili ziren bi taldeak, baina Fenixek aurre hartu zuen markagailuan. Oriotarrak saiatu ziren partidari buelta ematen, baina ez zuten lortu.
Hurrengo astenburuan Madrila bidaiatuko du OBB taldeak, Dridma Rivas Sofbol Club taldearen aurka jokatzeko.