
Asteburuan Espainiako Batel Txapelketa jokatu da Vigon (Galizia), eta Orioko emakumezkoen kadete mailako batelak txapelketa irabazi zuen lehia estua jokatuko ostean. Sayago patroiaren gidaritzapean, June Arrutik, Ane Arrutik, Edith Urangak, Niobe Ferreirak, Luda Davidenko eta Arhane Azkuek irabazi dute bandera. Bestetik, kadete mailako gizonezkoek zilarrezko domina eskuratu zuten asteburuko norgehiagokan. Hauek ere lehia estua jokatu zuten Castroko batelaren aurka, baina azken luzean, aurrea hartu eta bi segundoko aldea atera zieten kantabriarrek oriotarrei.