[caption id="attachment_297860" align="aligncenter" width="300"]

Iaz jendetza bildu zen Orioko Arrantzale kalean Bidasoako Itzuliaren helmuga ikusteko. (Aiora Larrañaga/Hitza)[/caption]
Ostiralean txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da Orion, iaz bezala Bidasoako Itzuliko 3. etapa bertan hasi eta bukatuko baita. Gaur hasi dute Bidasoako Itzulia Irunen, eta ostiralean iritsiko da eskualdera. Urola Kostakoa itzuliko probarik luzeena izango da, 128 kilometroko ibilbidea osatu beharko baitute txirrindulariek.
Ostiralean eguerdi partean abiatuko dute Orio-Orio etapa; 14:30ak inguruan herriko plazatik irtengo dira txirrindulariak eta Aritzaga kaletik barrena joanda N-634 errepidea hartuko dute Zumaia aldera joateko. Bertan GI-631 errepidea hartu eta Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko dituzte Zumarraga aldera abiatzeko. Goierri inguruan bira eman ondoren, eskualdera itzuliko dira Mandubiako gainetik barrena eta Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, eta Meaga zeharkatuta berriz ere N-634 errepidea hartu eta Oriora itzuliko dira. Antolatzaileek esan dute, 17:42 aldera iritsiko direla txirrindulariak Txanka-Hondartza bidetik Orioko Arrantzale kalera.
Zenbait kale itxita
Txirrindulari lasterketa dela-eta Orioko hainbat kaletan ezingo da aparkatu. Egun osoan zehar Arrantzale eta Abeslari kaleetan, eta eguerdi partean Herriko Plazan eta Aritzaga kalean.
Udaletik jakinarazi dute normalean kale horietan aparkatzen duten oriotarrek Mendibeltz zelai ondoko aparkalekuan eta autobide azpiko aparkalekuan utzi beharko dituztela beren ibilgailuak.
Bestalde, Oriora kirol proba ikustera joango direnei antolatzaileek emandako aginduak betetzeko eskatu diete udaletik.
Ibilbidea eskualdean barrena
14:30. Orioko zubia
14:38. Zarauzko Turismo Bulegoaren parean.
14:44. Getaria.
14:52. Zumaia.
15:00. Arroa auzoa.
15:04. Zestoa.
15:16. Azpeitian, Landetako biribilgunea.
15:20. Loiola auzoa.
15:22. Azkoitiko Juin Txikiko biribilgunea.
16:21. Matxinbenta.
16:27. Nuarbe auzoa.
16:36. Landeta hiribidea.
16:45. Errezil.
16:52. Etumeta gaina.
17:02. Aizarna.
17:15. Aizarnazabalgo Zubialde auzoa.
17:22. Meaga.
17:29. Zarautz.
17:36. Orioko zubia.
17:38. Txankako biribilgunea.
17:42. Orioko Arrantzale kalea.