[caption id="attachment_297592" align="aligncenter" width="300"]

Orioko kadete mailako emakumeen taldea Espainiako Batel Txapelketa jokatzen. (Iturria: Joxemari Olasagasti)[/caption]
Asteburuan Espainiako Batel Txapelketa jokatu da Vigon, eta Orioko emakumezkoen kadete mailako batelak txapelketa irabazi zuen lehia estua jokatuko ostean. Saioa Sayago patroiaren gidaritzapean June Arrutik, Ane Arrutik, Edith Urangak eta Niobe Ferreirak bandera irabazi dute; bateleko kide dira Luda Davidenko eta Arhane Azkue ere. Gaur ongi-etorria egingo diete Orioko udaletxean.
Bestetik, kadete mailako gizonezkoek zilarrezko domina eskuratu zuten asteburuko norgehiagokan. Hauek ere lehia estua jokatu zuten Castroko batelaren aurka; lehen bi ziabogatan oriotarrak eta Castroko arraunlariak pare-parean ibili ziren, baina azken luzean, aurrea hartu eta bi segundoko aldea atera zieten kantabriarrek oriotarrei.
Horretaz gain, gizonezko infantilek eta emakumezko jubenilek ere parte hartu zuten txapelketan. Gaztetxoak bederatzigarren postuan sailkatu ziren eta jubenilak hamargarren.