Orioko Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du bihar, 11:00etan, Salatxo aretoan. Bertan 2017an Orion herri galdeketa egitea aztertuko dute. Oriotarrez gain, Azpeitiko Gure Esku Dagoko bi lagunek ere parte hartuko dute, haien esperientzia kontatzeko.
Bestalde, Orioko Gure Esku Dagotik jakinarazi dute kriseiluak jaurtiko dituztela Balearen Egunean, 21:00etan, herriko plaza inguruan. Txartelak salgai daude Itziar Kirolak dendan eta Gabon, Kalakari eta Errusta tabernetan.