[caption id="attachment_297197" align="aligncenter" width="300"]

Orio Arraunketa Elkarteko lehendakari Ibon Huegun eta Orioko La Caixako bulegoko zuzendari Aitor Hoyos. (OAE)[/caption]
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Orio Arraunketa Elkarteko lehendakari Ibon Huegunek eta Orioko La Caixa bulegoko zuzendari Aitor Hoyosek. Hitzarmenaren helburu nagusia arrauna bultzatzea da, modu horretan ezberdinen arteko elkarbizitza, aniztasunaren kudeaketa eta giza garapena sustatuz; ildo horretan, pertsona guztiei aukera berdintasuna eskaini nahi diete eta horrela gizarte justuagoa eta elkartuagoa lortu.
Horretaz gain, hitzarmenean eskola umeekin lan egiteko arloa ere jorratu dute. Orioko haurrengan kirolaren baloreak sustatu eta erakutsi nahi dituzte Orio Arraun Elkartetik, ohitura osasuntsuak bultzatuz eta haur eta gazteak menpekotasunezko egoeretatik urrunduz. Kirolak gizartearen integrazioan duen garrantzian azpimarratu dute bi erakundeek.
Lankidetza hitzarmenak urte beteko iraupena izango du.