OBBk bi partida irabazi ditu asteburuan Antorcha taldearen aurka

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 28a

[caption id="attachment_297152" align="aligncenter" width="300"]OBB sofbol taldea partida jokatzen Mendibeltz zelaian. (OBB) OBB sofbol taldea partida jokatzen Mendibeltz zelaian. (OBB)[/caption] OBB sofbol talde oriotarrak pasa den igandean  Valentziako Antorcha taldea izan zuen aurkari Mendibeltz zelaian eta oriotarrek erraz irabazi zituzten bi partidak: Lehen partida 8-1 emaitzarekin amaitu zuten. "Amaia Larraza jaurtitzaile gazteak oso ondo menperatu zituen Valentziako bateatzaileak" azaldu dute taldeko kideek. OBBkoek egindako defentsa lan onarekin eta erasoan egindako hit egokiekin partida erabakia geratu zen bostgarren sarreran. Bigarren partida, berriz, 11-4 irabazi zuten oriotarrek. Orioko jaurtitzaileek lan txukuna egin zuten, baina defentsan egindako hainbat akatsek Antorcha taldeko jokalariei 4 puntu lortzeko aukera eman zieten. Dena dela, partida irabazi zuten oriotarrek. Aipatzekoa da Maria Caycoia jokalariak bateatzen egindako lana; Home Run garrantzitsu bat egin zuen baseetan Orioko bi jokalari zeudela eta taldeari 3 puntu eman zizkion. Asteburuan CS Fenix Valencia taldea izango dute aurkari oriotarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide