Aurten ere Orioko Txurrumuski aisialdi taldeak haurrei eta gazteei zuzendutako udaleku irekiak antolatu ditu uda parterako. Horietan begirale lanetan aritzeko herritarrak behar ditu eta lan eskaintzan izena emateko epea zabaldu dute. Hurrengo irizpideak kontutan hartuko dituzte: alde batetik, 16 urte beteta izatea eta euskaraz erraztasunez komunikatzea. Bestetik, haur eta gazteen aisialdirako begirale titulia izatea, oriotarra izatea eta talde harremanetarako abilezia izatea. Horretaz gain, urtean zehar lanean jarraitzeko interesa ere baloratuko dute.
Izena eman daiteke http://goo.gl/forms/u6PFP1JAn9 helbidean maiatzaren 19ra bitartean.