Orioko Balea elkarteko gutuna: "Balea esnatzeko deia"

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 27a, 16:44

Balearen Eguna Orion Dakizuenez, bost urtetik behin, Balearen Eguna ospatzen dugu herrian; eta aurtengoa, urte seinalatua da oriotarrentzat. Hori dela eta, Balea elkarteko kideok danborrada antolatu dugu urtero egin ohi dugun afariari kutsu berezia emateko asmoz. Afaria, maiatzaren 13an, ostiralean, izango da. Ondoren, gaueko 12etan, eta Balearen Egunari hasiera emateko danborrada elkartetik irtengo da txarangarekin batera. Dagoeneko entseguak hasi dira, eta partaidetza sustatze aldera jakinarazten dizuegu bazkide bakoitzak nahi dituen adina lagun eraman ditzakeela, bai afaltzera, baita danborradan parte hartzera ere. Elkartean bertan duzue izena emateko zerrenda. Danborradari dagokionean, azpimarratu nahi dizuegu, elkartearen izenean emakume batek zuzenduko duen lehen aldia izango dela. Beraz, lerro hauen bidez animatzen zaituztegu afarira eta ondoren izango den danborradan parte hartzera, eta inguruan dituzuen kideei ere gonbitea zabaltzera. BALEAREN EGUNEAN DENOK DANBORRADARA!!! Balea elkarteko zuzendaritza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide