Orioko Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du larunbatean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 27a

Gure Esku Dago Larunbatean 11:00etan izango da bilera Salatxo aretoan, eta herritarrak bilerara gonbidatu dituzte taldeko kideek bertan 2017an Orion herri galdeketa egin edo ez aztertuko baitute. Oriotarrez gain, Azpeitiko Gure Esku Dagoko bi lagunek parte hartuko dute batzar irekian Azpeitiako esperientzia kontatzeko. Bestalde, Orioko Gure Esku Dagotik jakinarazi dute kriseiluak jaurtiko dituztela Balearen Egunean 21:00etan herriko plaza inguruan. Hasiera batean ekitaldia abenduaren 31rako antolatu zuten, Urte Zahar Egunerako hain zuzen ere, baina eguraldia zela-eta bertan behera geratu zen hitzordua, eta aurten Balearen Eguna ospatuko dela aprobetxatuz egun horretan jaurtitzea ideia polita dela uste dute. Txartelak salgai daude Itziar Kirolak dendan eta Gabon, Kalakari eta Errusta tabernetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide