Aratz Madariaga oriotarra absolbitu egin dute Kukutza auziagatik

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 22a

Elkarretatzeak egin zituzten epaitegi aurrean Kukutza auzia epaitzen ari ziren bitartean. (Karkara.com) Bilboko Kukutza Gaztetxea hustu zuten eguneko istiluengatik 19 gazte atxilotu zituen Ertzaintzak, tartean Aratz Madariaga oriotarra.  2015eko urrian kaleratu zuten epaia, eta 9 hilabeteko espetxe zigorra eta 84.000 euroko isuna ezarri zieten auzipetuei. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak bertan behera utzi du Bilboko Epaitegiaren epaia, eta hemeretzi lagunetatik hemezortzi absolbitu egin ditu, tartean Aratz Madariaga oriotarra. Zigortu bakarrari lau hilabeteko espetxealdia ipini diote. Kukutzarekiko Elkartasun Taldeak ebazpenaren balorazioa egin du, eta adierazi dute "manifestazio eskubidea erabiltzeagatik soilik" atxilotu zituztela hemeretzi pertsona haiek, eta lurralde auzitegiak horixe berretsi duela gainera. Horretaz gain, esan dute "ez dagoela froga nahikorik" aurreko kondenei eusteko. «Ertzainen lekukotzak ziren kondena horien oinarri bakarra».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide