2015eko Eskolaumeen Literatur Lehiaketako sari banaketa. (Karkara)
Ekitaldia larunbatean 13:00etan izango da udaletxeko udalbatzar aretoan, eta bertan saridunei liburu eta oroitagiri bana emango dizkie Udalak. Gainera, urtero bezala lanik onenak biltzen dituen liburua ere aurkeztuko dute, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.
Orain arte sari banaeta San Pedro jaietan egiten zen, baina aurten Udalak eta herriko bi ikastetxeek apirilaren 23an, Liburuaren Egunean egitea erabaki, ikasturte bukaera lan handiko garaia izaten delako ikastetxeetan. Udaletik jakinarazi dute aurrerantzean apirilean egingo dela beti sari banaketa, Liburuaren Egunaren bueltan.