[caption id="attachment_295844" align="aligncenter" width="300"]

Pasa den asteburuan Mendibeltz zelaian jokatutako partidaren irudia. (OBB)[/caption]
Asteburuan oriotarrek Viladecans talde kataluniarra izan zuten aurkari. Bi partida jokatu zituzten elkarren aurka Mendibeltz zelaian, eta horietako bat irabaztea lortu zuen OBBk. Lehenengo norgehiagokan oriotarrak aurretik jarri ziren markagailuan, baina ezin izan zuten emaitza mantendu Viladecanseko bateatzaileen erasoen aurrean. Ondorioz, 2-6 emaitzarekin amaitu zen patida.
Bigarren partida desberdina izan zen. Indarrak berreskuratu eta 8-0 emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka. OBBko kideek Naria Caicoyak, Ainara Larrazak eta Uxua Zorozak bateatzen egindako lana nabarmendu dute, baita jubenil gazteek erasoan emandako maila ere.
Orioko sofbol taldeko kideek adierazi dutenez, asteburuko emaitzarekin "arnas apur bat hartu" dute, eta datorren astean aurkari izango duten Antorcha taldearren aurka "gogotsu jokatu eta partidak irabazteko" indarra eman die gainera.