'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpaina martxan dago Orion

A. Larrañaga Solaberrieta 2016ko apirilaren 20a

Aurten ere Orion Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa abiatu dute oriotarren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Orioko Udaleko Euskara Sailak, Euskaltzaleen Topaguneak eta herriko liburu-dendek antolatu dute, eta apirilean eta maiatze...

Aurten ere Orion Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa abiatu dute oriotarren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Orioko Udaleko Euskara Sailak, Euskaltzaleen Topaguneak eta herriko liburu-dendek antolatu dute, eta apirilean eta maiatzean izango da martxan. Erosketa txekeak berriz, ekainaren 11 arte erabili ahal izango dira herriko Ontza liburu-dendan, Iturain estankoan eta Mauka paper -dendan.

Egitasmoan parte hartzeko lehenik eta behin herriko Liburutegi publikoan euskarazko edozein liburu maileguan eskatu behar dute herritarrek. Liburua amaitutakoan, Liburutegira itzuli beharko da, eta bertan fitxa sinple bat bete, liburuaren inguruko iritzia emanez. Fitxa entregatzean liburuzainak %35eko deskontua duen erosketa-txekea emango dio herritarrari, eta hori hitzartutako Orioko liburu-dendan erabili ahalko da euskaraz idatzitako liburu bat erosteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide