Jai giroan ospatu dute Danbolinen urteurrena

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 20a

Larunbatean Danbolin Musika Eskolak 30. urteurrena ospatu zuen herriko plazan. Musika eskolako kideei zuzendutako jaia izan zen, eta emanaldi, jolas, bazkari eta erromeriaz gozatu zuten musika eskolako ikasle, guraso eta irakasleek. Orioko Udaleko kult...

Larunbatean Danbolin Musika Eskolak 30. urteurrena ospatu zuen herriko plazan. Musika eskolako kideei zuzendutako jaia izan zen, eta emanaldi, jolas, bazkari eta erromeriaz gozatu zuten musika eskolako ikasle, guraso eta irakasleek. Orioko Udaleko kultura zinegotzi Lourdes Salsamendik eskerrak eman dizkie parte-hartzaile guztiei: «Udala izugarri pozten da Orioko herriak musika eskola bezalako altxorra izateagatik. Harro sentitzekoa da, benetan».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide