Liburuak bata bestearen gainean. (Hitza)
Aurten ere Orion
Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa jarri dute martxan irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz. Kanpainarekin herritarrak udal liburutegira hurbiltzea, eta herriko liburu dendetan euskarazko liburuen kontsumoa sustatzea lortu nahi dute Orioko Udaleko Euskara Sailak, Euskaltzaleen Topaguneak eta herriko liburu dendek. Ekimena apirilean eta maiatzean izango da martxan, baina erosketa txekeak ekainaren 11 arte erabili ahal izango dira herriko hiru liburudendetan: Ontza liburu dendan, Iturain estankoan eta Mauka paper dendan.
Prozedura
Egitasmoan parte hartzeko lehenik eta behin herriko liburutegi publikoan euskarazko edozein liburu maileguan eskatu behar dute herritarrek. Etxean lasai-lasai irakurri eta liburua amaitutakoan, liburutegira itzuli beharko da, eta bertan fitxa sinple bat bete, liburuaren inguruko iritzia emanez. Fitxa entregatzean liburuzainak erosketa-txekea emango dio herritarrari, eta hori hitzartutako Orioko liburu dendan erabili ahalko da euskaraz idatzitako liburu bat erosteko. Liburutegiko erosketa-txekearekin parte-hartzaileek liburuaren prezioan %35eko deskontua izango dute. Azken pausoa, erositako liburua lagun bati, senide bati edo nork bere buruari oparitzea izango da.
Hego Euskal Herrian 50 herritan egingo dute
Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa, tartean Orion.