Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Danbolin Musika Eskolaren 30. urteurrena ospatzen ari dira Orion. Atzo arratsaldean musika eskolako hainbat taldek Arraunetxean, eta gaur egun osoko jaian murgildu dira. Ikasleen kalejirarekin ekin diote, eta goizean zehar esku lanen tailerra eta musika mintzaira nahiz dantzako ikasleen saioak izan dira herriko plazan. Aurki lagunarteko bazkaria izango dute, eta jaiak arratsaldean jarraituko du: karaokea, txokolate-jana eta Bide Batez taldearekin erromeria izango dute.
[flickr_set id="72157664919624363"]