Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ORIO // Balearen Egunaren harira marrazki lehiaketa antolatu du Orioko Udalak, balea gai hartuta. 4- 12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete, adinaren arabera hiru kategoriatan banatuta. Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bi...
ORIO // Balearen Egunaren harira marrazki lehiaketa antolatu du Orioko Udalak, balea gai hartuta. 4- 12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete, adinaren arabera hiru kategoriatan banatuta. Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi. Marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du haur bakoitzak, DIN A4 neurrian, eta marrazkiaren atzean egilearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia jarri beharko dira. Lanak udaletxean aurkeztu behar dira, eta horretarako azken eguna hilaren 22a izango da, datorren ostirala hain zuzen ere.