Balearen Egunaren harira marrazki lehiaketa egingo dute Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 14a

Balea ardatz izango du marrazki lehiaketak. (Aritz Mutiozabal) Balearen Egunaren harira marrazki lehiaketa antolatu du Orioko Udalak, balea gai hartuta. 4- 12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete, adinaren arabera hiru kategoriatan banatuta. Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi. Marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du haur bakoitzak, DIN A4 neurrian, eta marrazkiaren atzean egilearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia jarri beharko dira. Lanak udaletxean aurkeztu behar dira, eta horretarako azken eguna hilaren 22a izango da, datorren ostirala hain zuzen ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide