OBB taldea sofbol partida jokatzen. (OBB)
Bartzelonako Sant Boi taldea izan dute aurkari oriotarrek asteburuan eta ezin izan dituzte kataluniarrak garaitu. OBBko kideek azaldu dutenez, talde kataluniarra "ligako partida guztiak irabazita etorri da Euskal Herrira", eta hemen ere garaipen boladarekin jarraitu dute. Orion jokatu zuten lehen partidan gogor hasi ziren kataluniarrak, eta laugarren sarreran OBBk gogor bateatu eta 6 puntu eskuratu bazituen ere, ezin izan zioten partidari buelta eman eta, 6-11 emaitzarekin bukatu zuten saioa.
Bigarren partidan hobeto hasi zen etxeko taldea, baina 6-9 emaitzarekin galdu zuten. Dena dela, OBBtik Igone Etxeberriak egindako pitxer lana azpimarratu dute, baita Ainara Larrazak eta Maiaren Pisonek egindako joko ona ere..
Hurrengo partida ere etxean jokatuko du Orioko OBB taldeak, eta Viladecans talde kataluniarrak izango dute aurkari.