Orioko Txakur Krosean Gonzalen eta Males izan dira txapeldunak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko apirilaren 10a

Gaur goiz-eguerd partean Orioko Txakur Krosa jokatu da Antilla hondartza inguruan. 30 parte-hartzaile izan ditu probak, eta Jon Gonzalez lazkaotarra izan da azkarrena ibilbidea 38:44 denboran osatuta. Emakumeen mailan, Aida Maria Males lezotarra izan da txapelduna, 50:16 denboran iritsi baita helmugara. Behekaldean irudi bilduma. SAILKAPENA Gizonezkoak 1.- Jon Gonzalez Garcia 38:44 2.- Eneko Garmendia Fernandez 40:08 3.- Ekaitz Erauskin Landa 40:08 Emakumezkoak 1.- Aida Maria Males Arango 50:16 2.- Mireia Berenguer Valero 52:04 3.- Itsaso Erauskin Landa 54:00   [flickr_set id="72157666440785670"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide