Alberto Contador Orioko Udalak eskaini dizkion oroigarriekin. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gaur eguerdian Oriotik abiatu da Euskal Herriko 56. Itzuliko 5. etapa, eta Orioko Udaleko ordezkariek omenalditxoa egin diote Alberto Contador txirrindulariari etapa hasi aurretik. Jardunaldia baino lehen txirrindulariek parte-hartze orria sinatu behar izaten dute; Orion herriko plazan jarri dute kontro gunea, eta Contador sinatzera joan denean Orioko alkate Joxe Angel Zalduak eta Aitziber Campos zinegotziak hainbat oroigarri eman dizkiote txirrindulariari Orioko herriaren izenean.
12:55ean atera dira txirrindulariak Orioko plazatik, eta tren geltoki parean N-634 errepidean eman dio epaileak hasiera gaurko lasterketari. Eibarren, Arrateko gainean, bukatuko da gaurko etapa.
[flickr_set id="72157666796036061"]