[caption id="attachment_293571" align="aligncenter" width="300"]

Orioko Txakur Krosa 2014. (Aritz Mutiozabal/Hitza)[/caption]
Hondartza inguruan izango da kirol proba, eta 11:00etan aterako dira parte-hartzaileak irteera puntutik. Kirolariek eta beren txakurrek 8,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik Itxaspeko bidea jarraituta, eta gazteek, seniorrek eta beteranoek parte hartu dezakete lasterketan, gizon nahiz emakume. Antolatzaileek zehaztu dute txakurrek albaitariaren kontrolak pasa beharko dituztela 09:00etatik aurrera.
Izena emateko epea zabalik dago iadanik
herrikrosa webgunean, baina nahi izanez gero igandeko 10:30ak arte inskribatzeko aukera izango dute herritarrek irteera eremuan bertan. Egunean bertan federatuek 20 euro eta federatuak ez direnek 25 ordaindu beharko dituzte lasterketan parte hartzeagatik.