Asteburuko partidak galdu ditu Orioko OBB sofbol taldeak Madrilen

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 5a

[caption id="attachment_293056" align="aligncenter" width="300"]OBBko kide bat bateatzen. (OBB) OBBko kide bat bateatzen. (OBB)[/caption] Madrilgo Rivas taldea izan zuten oriotarrek aurkari igandean, eta ezin izan zuten garaipenik lortu. Lehenengo partida 2-3ko emaitzarekin amaitu zuten; izan ere, talde horiak defentsan egindako hainbat akatsen ondorioz madrildarrak aurretik jarri ziren, eta oriotarrek ezin izan zioten markagailuari buelta eman. Bigarren partida aurreko norgehiagoka galdu izanaren zamarekin abiatu zuen OBB taldeak, eta sofbol jokalariek azaldu dutenez, "taldearen ahulezia unea aprobetxatu zuten Rivas taldekoek, eta hasieratik bi karrera egin zituzten. Ahal genuen guztia egin genuen partida irabazteko", eta berdintzea lortu zuten. Dena dela, 3-4 emaitzarekin galdu zuten bigarren partida oriotarrek. Igandean Orion izango du jardunaldia OBB sofbol taldeak, eta Sant Boi taldeko neskak izango dituzte aurkari. Lehen partida 11:00etan hasiko da, eta bigarrena 13:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide