Zazpi desfibriladore jarri dituzte Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 29a

Lehendik Portu zuzendaritzak jarritako bat zegoen, portuan bertan. Zaragueta eskolan, ikastolan, futbol zelaian, zaharren babeslekuan, kanpinean, arraunetxean eta kiroldegian jarri dituzte.

Desfibriladoreen kokapena. (Orioko Udala) Zortzi desfibriladore daude Orion zehar, "larrialdietan erabili ahal izateko". Izan ere, zazpi jarri ditu udalak, eta lehendik zegoen Portu zuzendaritzako beste bat, portuan bertan. Honako lekuetan jarri dituzte:
  • Zaragueta eskolan
  • Ikastolan
  • Futbol zelaian
  • Zaharren babeslekuan
  • Kanpinean
  • Arraunetxen
  • Kiroldegian
Esan bezala, horiez gain, lehendik zegoen portuan halako beste bat. Edonork erabiltzeko helburuarekin jarri dituzte tresna horiek. Izan ere, udalak nabarmendu du norbaiti bihotza gelditzen zaionean "tratamendu onena" dela desfibriladoreena. "Gaur egun teknologiak posible egin du desfibriladore txikiak nonahi eskura izatea eta batetik bestera erraz erabiltzea. Horrek bizitza asko salbatu ditzake, egoki erabilita", adierazi du erakundeak. Tresna hori erabiltzeko medikua izan beharrik ez dagoela azaldu du Orioko udalak. Haren arabera, prestaketa "egokia" jasoz gero, edonork erabil dezake. Hori dela-eta, erakundeak noiz-behinka antolatzen ditu haiek erabiltzen ikasteko saioak. Dena dela, tresna horiek aukera ematen dute zuzenean mediku batekin hitz egiteko ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide