Santi Zabaleta oriotarra da emakumezkoen traineruko entrenatzaile berria. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Orio Arraunketa Elkartatik jakinarazi dute Klaudio Etxeberria entrenatzaile ohiak arrazoi pertsonalengatik utzi duela entrenatzaile kargua. Eta elkarteko zuzendaritzak eta Etxeberriak berak alde biko adostasunez hartu dute erabakia. Dena dela, zuzendaritzak lau urte hauetan egin duen lana eskertu dio Etxeberriari.
Zabaletari aste honetan bertan egin diote proposamena, eta baiezkoa eman ondoren dagoeneko zuzendu du lehen entrenamendua.