Herritarrak Orioko hondartza garbitzen. (Ane Olaizola)
Orioko Surf Taldeak antolatu du ekimena Herrio natur taldearen, Orioko Udalaren eta herriko bi ikastetxeen laguntzarekin. 10:30ak inguruan bilduko dira parte-hartzaileak hondartzan, eta taldetan banatuta hondartza garbituko dute, bukatutakoan hamaiketakoa egingo dute denek elkarrekin
Antolatzaileen esanetan, garrantzitsua da egun horretan egiten den garbiketa lana, baina "are eta garrantzitsuagoa da ekimenaren bitartez lortzen den sentsibilizazioa". Garbiketa kanpaina mundu osoan antolatzen du Surfrider Foundation talde ekologistak