OBB taldeak bi garaipen lortu ditu Ohorezko Sofbol Ligako lehen jardunaldian

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 16a

Sofbok jokalaria. (Hitza) Pasa den asteburuan abiatu zuten Espainiako Ohorezko Sofbol Liga, eta oriotarrek Proyecte Sofbol Gavanenc talde katalana izan zuten aurkari Gavan (Herrialde Katalanak, Bartzelona). Kirolgi OBB taldea hasieratik aurretik jarri zen markagailuan, eta laugarren sarrerarako zazpi lasterketako aldea atera zion aurkariari. OBBko arduradunek azaldu dutenez, "katalanak erreakzionatzen saiatu ziren, baina gogor eutsi genion". Azken sarreran markagailura hiru lasterketa gehiago gehitu zituzten oriotarrek, eta partida irabazi zuten 11-4 emaitzarekin. Ondoren, bigarren partida jokatu zuten. Oso lehia estua eta berdindua izan zen, eta OBBtik adierazi dute, Ainara Larraza jokalari oriotarrak egindako lana aipatu beharra dagoela, "une zailetan lasaitasuna mantenduz partida aurrera eraman baitzuen". Gainera, asteburuan Maialen Zubiak, Igone Etxeberriak, Amaia Larrazak eta Maialen Pisonek egindako lana nabarmendu dute. Asteburuan ere Orioko Kirolgi OBB taldeak hitzordua izango du. Donostiako Atletiko San Sebastian taldea izango du aurkari, eta euskal derbia jokatuko dute Donostiako zelaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide