Zilarrezko domina eskuratu du Kaanachek asteburuan Morcineko IV Duatloian

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 14a

Hossain Kaanache Morcineko Duatloiko podiumean. (triatlon.org) Oriotarrak Asturiaseko Morcin herrian jokatu zuen larunbatean duatloia eta bigarren postuan sailkatu zen  Xavier Tijeroren atzetik. Parte-hartzaileek bost kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan, eta beste bi kilometro eta erdi korrika egin behar izan zituzten ibilbidea osatzeko. Morcineko Duatloia 2016ko Espainiako Duatloi Txapelketarako proba puntuagarria izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide