Orioko Portua eta Endaia plaza itxi egingo dituzte datorren astelehenetik asteazkenera bitartean

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 11

Orioko portua zirkulazioari itxita egongo da. (Aiora Larrañaga/Hitza) Moilan hainbat lan egingo ditu Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak, galtzada hobetzeko. Ondorioz, astelehenetik asteazkenera Endaia plaza eta portua itxita egongo dira. Herritik ateratzeko, Txankako bidea erabili beharko dute ibilgailuek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide