Emakume oriotar bat larri dago, Donostian tutu malgu batekin estropezu egin ostean

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 11

Kursaal Jauregiaren parean gertatu zen istripua. (Hitza) Oriotarra Donostiako Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean dago larri zaurituta, atzo buruan jaso zuen kolpe gogor baten ondorioz. Dirudienez, 46 urteko emakumeak atzo 16:30 aldera, Zurriola pasealekuan, Kursaal parean, saneamendu kamioi baten tutu malguarekin estropezu egin zuen. Emakumea erori egin zen, eta buruarekin zorua jo zuen. Ebakuntza egin zioten atzo bertan emakumeari, eta Zainketa Berezien Unitatean utzi zuten gero, eta egonkor badago ere, larri jarraitzen du. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide