Olatz Zugasti eta bere taldeak zuzeneko kontzertua emango dute ostiralean Andoainen. (Olatz Zugasti)
Azaroan aurkeztu zuen Olatz Zugasti musikari eta kantautoreak
Ur goiena, ur barrena diskoa, bere bosgarren lana izan dena. Dena dela, azken honek badu berezitasunik,
Ur goiena, ur barrena diskoa zuzenean eskaintzen ari baita Zugasti bere taldearekin. Azarotik zuzenekoak ematen ari da antzokiz antzoki, eta ostiralean esaterako Andoaingo Bastero Kulturgunean izango da 21:30etik aurrera.