Orioko emakume ezagunen hormairudiak jarri dituzte Orioko plazan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko mar. 8a, 11:29

Zaragueta Herri Eskolako ikasleak hormairudiarekin. (Aiora Larrañaga/Hitza)   Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Zaragueta Herri Eskolako ikasleek Orioko plazan ekimen berezia egin dute. Orioko emakumeak omendu nahi izan dituzte, eta horretarako herriko hainbat emakume ezagun aukeratu dituzte: Roxi Lazkano, Idoia Etxeberria, Dibina, Herrio Natur Taldea, postariak eta arrandegiko langileak esaterako. Horien inguruko hormairudiak egin dituzte ikasgelan bakoitzari eskainitako bertso banarekin, eta gaur goizean herriko plazan zintzilikatu dituzte. Zaragueta Herri Eskolako ikasleak hormairudiarekin. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide