Orioko kanpinerako bi garbitzaile kontratatuko ditu udalak uda denboraldirako. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Aurten zazpi langile berri kontratatuko ditu Orioko Udalak uda denboraldirako: kabinak garbitzeko bi langile, kanpineko komunak garbitzeko beste bi, Txu-txu trenerako bi gidari, eta udaltzain laguntzaile bat. Gainera, udako aldizkako langile finkoren batek bere lanpostuari uko egiten badio, edo aurrikusi gabeko premiaren bat sortzen bada, lanpostu horiek ere gehituko zaizkio eskaintzari.
Deialdian parte hartzeko, herritarrek langabetuak izan behar dute eta urte hasieratik Orion erroldatuta egon beharko dute. Interesatuek martxoaren 7tik 23ra bitartean aurkeztuko beharko dituzte eskaera-orriak udal bulegoetan. Lanpostuak betetzeko probak apirilaren 9an egingo dituzte 09:00etan hasita Orioko Herri Ikastolako areto nagusian.