Ait Chaouk eta Perezek irabazi dute Orioko Mendi Lasterketa

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko martxoaren 6a

Gaur 09:30ean abiatu dute Orioko Mendi Lasterketa. Hasier batean 450 korrikalari izena emanda zeuden lasterketan, baina antolatzaileek zehaztu dutenez 400 lagun atera dira irteera puntutik. 22 kilometro aurretik izan dituzte, eta Orioko Ikastolako kideek nabarmendu duten bezala "denak izan dira txapeldunak". Izan ere, parte-hartzaileek azaldu dute "lasterketa gogorra" izan dela, Itxaspeko aldapako hormigoizko zatia amaitu denetik lokatza eta ura izan dituzte ibilbide osoan zehar. "Oso txirristakorra zegoen ibilbidea". Gainera, euria eta kazkabarra ere egin die, "benetan gogorra izan da" dekribatu dute askok eta askok helmugara iritsi direnean. [gallery ids="289232,289233,289234"] Gizonezkoetan Hassan Ait Chaou izan da txapelduna ibilbidea 1:45:02an osatuta; gertu izan du lehen oriotarra ere. Ibon Berasaluze zazpigarren postuan sailkatu da 1:57:29 denbora eginda, eta segidan iritsi da Hodei Alkorta aiarra. Emakumezkoetan Uxoa Irigoien getariarra zegoen faboritoen artean, baina hipotermia batek eman dio eta lasterketa utzi behar izan du mendi korrikalari gazteak. Virginia Perez (2:20:-) gasteiztarra izan da emakumezkoetan azkarrena, eta hirugarren postuan helmugaratu da Sara Peña oriotarra bi ordu eta berrogei minutuan 22 kilometro osatuta.
GIZONEZKOEN SAILKAPENA 1.- Hassan Ait Chaou (Villabona) 1:45:02 2.- Marmissolle Beñat (Ipar Euskal Herria) 1:45:57 3.- Amunarriz Joxe (Hondarribia) 1:49:14 1. oriotarra Ibon Berasaluze 1:57:29 1. aiarra Hodei Alkorta - EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA 1.- Virginia Perez (Gasteiz) 2:20:- 2.- Saioa Arkonada (Zegama) 2:34:- 3.- Sara Peña (Orio) 2:40:-
   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide