Motondo eremua. (Aranzadi)
Pasa den asteburuan, martxoaren 27, 28 eta 29an Busturiako Torre Madariagan Euskadiko Ornitologiako lehen batzarra egin zuten. Bertan ornitologia lanean diharduten eragile guztiak bildu ziren, erakunde publikoak eta elkarte zientifiko eta kontserbazionistak.
Orioko herria presente izan zen kongresuan, izan ere, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak eta Herrio Natur Taldeak elkarlanean idatziriko Motondoko hezeguneari eta Oriako Itsasadarraren Kontserbazio Bereziko eremuei buruzko lana aurkeztu zuen batzarrean Aian bizi den Hector Gonzalezek Itsas Enara elkarteko kideak.
Itsas Enara O.E. eta Herrio natur taldeak adierazi dutenez, "Kongresuan aurkeztutako lanak argi azaltzen duen moduan, Motondo itxituraren etorkizunera begirako aukera bakarra lehengoratzea da". Orioko udalak orainartekoan ez du babestu lehengoratze proiektua; "EAJ eta Orain alderdiek trabak jarri dituztelako. Orioko udalak aurreko nagusiari lurra erostean ordaindutako 2.000.000 euroak administrazio publikoari bueltatzeko eskatzen dizkiote. Administrazio publikoek ezezkoa eman dute, terreno publikoa izanik ez baitu horrek zentzurik. Gaur egun, legez lehengoratzea da aukera bakarra eta oriotarron esku dago hori aurreratu edo atzeratzea, eta bide batez, europako arauak betetzea".