Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 4an 22:30etik aurrera Iraitz Lizarraga, Ainhoa Garai eta Itziar Urretabizkaia oriotarra Orioko Kultur Etxeko oholtza gainera igoko dira ikusleak barre-algaraz jarzeko prest. Esketx laburren bidez, gaur egungo emakumeek beren eguneroko zereginetan izaten dituzten gertaerak antzeztuko dituzte Datorren urtean hobeto umorez betetako antzezlanean. Herrialde Katalanetan arrakasta izan zuen L´any que ve será millor antzezlanaren itzulpen egokitzapena da, eta Begoña Bilbao da zuzendaria.
Antzezlanaz gozatu nahi dutenek kultur etxean erosi behar dituzte sarreak 5 euroren truke. 120 lagunentzat tokia du aretoak, beraz sarrerak aldez aurretik hartzea gomendatu dute udaleko kultura sailetik.
https://youtu.be/yi-SrZwRdQo