Orioko eta Altsasuko abesbatzek kontzertua emango dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 22a

Erkudengo Ama abesbatzak eta Salatxo abesbatzak kontzertua emango dute larunbatean 20:15ean Orioko elizan. Salatxo abesbatzak Altsasun kontzertua eman zuen iaz, eta asteburuan elkartrukea egingo dute. Salatxok bi kanta abestuko ditu hasieran eta, ondoren, Erkudengo Amak abesbatzak 11 kantuz osatutako programa abestuko du. Kontzertuari bukaera emateko, bi kanta egingo dituzte elkarrekin bi abesbatzek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide