Argazkia: Alberto Agujeta
00:56:16 denboran egin du Hossain Kaanache oriotarrak Sopelako XI. Duatloian, gaur. Bigarren postuan sailkatu da absolutuen mailan, Kepa Vallejo ( 0:55:56) irabazlearengandik oso gertu. Maite Arraiza izan da helmugara heltzen lehenbiziko emakumea, .07:49ko denborarekin.
Hirubi Trialoi Taldeak antolatu du proba, Euskadiko Triatloi Federazioarekin batera. Euskal Herriko duatloi zirkuitoko lehenengo proba puntuagarria izan da, sprint distantziakoa (5,2km-19,2km-2,5km).
Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunean aurki daiteke informazio osoa.