Balearen antzerkia egiteko boluntarioak behar ditu Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 12a

Orioko Udalak herritarrei eskatu die Balearen Eguneko antzerkian parte hartzeko. Maiatzaren 14an ospatuko dute Balearen Eguna, eta hainbat ekitaldiren artean egingo dute antzezlana. Erakundeak nabarmendu du ekitaldia antolatzeko, herritarren parte-hartzea "ezinbestekoa" dela. Otsailaren 29a bitartean eman daiteke izena. Horretarako, Kultur Etxera joan behar da, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Internet bidez ere eman daiteke izena, honako helbidera idatzita: kultura@orio.eus. Erakundeak esan du "guztien artean antolatutako festa" izatea nahi duela Balearen antzerkia. Bost urtean behin egiten da Balearen Eguna Orion, eta aurten da jaiaren txanda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide