Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Arraunketa Elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du datorren ostiralean, hilaren 19an. Lehen deialdia 18:30ean izango da; eta 19:00etan da bigarrena. Kultur Etxeko areto nagusian izango da batzarra.
Joan den urteko emaitzak aztertuko dituzte, batetik, batzar horretan. Bestalde, honako gaiak iragarri dituzte: egoera ekonomikoa, 2015eko gastuak eta sarrerak; 2016ko aurrekontua; azken batzarreko aktaren irakurketa eta onespena; eta galdera zein erreguak.