Bihar bukatuko da epea Orioko kanpineko zuzendari lanposturako izena emateko

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 9a

Lan-esperientzia, prestakuntza osagarria eta atzerriko hizkuntzen ezagupena kontuan hartuko dituzte hautaketa egiteko. Martxoaren 1ean hasiko da beharrean langilea.

Orioko Udalak lehiaketa bidez langile bat hartuko du uda garaian Orioko kanpineko zuzendaria izateko, eta bihar, asteazkena, da izena emateko azken eguna. Otsailean zehar elkarrizketak egingo dizkiete izena ematen dutenei, eta aukeratzen duten pertsona martxoaren 1ean hasiko da lanean. Hautaketa egiterakoan, honako ezaugarriei erreparatuko die erakundeak:  lan-esperientzia, prestakuntza osagarria eta atzerriko hizkuntzen ezagupena. Beraz, eskaera-orriarekin batera, curriculuma aurkeztu behar da. Eskaera-orria udaletxean jaso daiteke edo webgunearen bitartez ere eskura daiteke. Deialdiaren oinarriak Orioko Udaleko webgunean ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide