Orioko kanpineko zuzendari lanposturako hautagaiek astelehenera arte eman dezakete izena

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 4a, 15:55

Orioko Udal Kanpina. (Aiora Larrañaga/Hitza) Uda denboraldirako Orioko Udal Kanpinerako zuzendaria kontratatu nahi du udalak, eta izena ematea zabalik dago oraindik. Langile berria martxoan hasiko da lanean, eta ordurako dena prest izan dadin, aukeraketa prozesua egingo dute otsailean zehar. Eskariak eta curriculumak udal bulegoetan aurkeztu behar dira merezimendu guztiak behar bezala egiaztatuta, datorren asteleheneko 14:30ak baino lehen. Hautagaiek turismo arloko unibertsitate ikasketak, EGA titulua edo baliokidea, eta First Certificate edo baliokidea izan beharko dituzte. Horretaz gain, aukeraketa egiterakoan turismo arloko lan esperientzia, prestaketa osagarria, atzerriko hizkuntzen ezagupena, eta aurrez aurreko elkarrizketa kontutan hartuko dituzte zuzendaria aukeratzerakoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide