Sahararen aldeko janari bilketa egin dute gaur Orioko plazan

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 30a

Haima jarri dute Orioko sahararrek herriko plazan. (Aiora Larrañaga/Hitza) Gaur goiz-eguerdi partean Orioko sahararrek  Tindufeko basamortuko errefuxiatu kanpamenduetan bizi direnei laguntzeko janari bilketa egin dute. Plazan haima bat jarri dute, eta herritar mordoa hurbildu da beren ekarpena egitera; beren kulturan ohitura den moduan datilak eta tea eskaini diete sahararrek haimara hurbildu diren guztiei, eta eskerrak eman dizkiete. Orion bizi den Mohamed sahararrak azaldu duenez, "oso garrantzitsua" da mendebaldetik iristen den laguntza, errefuxiatu kanpamenduetan ez baitago elikagaiak lortzeko beste modurik. "Gainera, azaroan uholde handiak izan ziren kanpamenduetan, eta bertako egoera okertu egin zen. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa dira oriotarreek ematen dituzten elikagaia". Herrian bizi diren sahararrak oso gustura daude oriotarren harrerarekin eta eskerrak eman dizkiete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide