Gomazko Pala Txapelketa abiatuko dute Orion otsailaren 26tik aurrera

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 29a

Pala Txapelketa jokatuko dute Orion.

Txapelketa 16 urtetik gorako herritarrei dago zuzendua, bikoteka jokatuko da eta bikoteko batek gutxienez Orioko edo Aiakoa izan beharko du. Ostiral arratsaldetan jokatuko dira partidak 18:00etatik aurrera, eta izena ematen duten bikote kopuruaren arabera liga eta kopa jokatuko dira.

Txapelketan parte hartu dutenek Karela Kiroldegian eman behar dute izena 20 euroren truke. Izena ematerakoan bikotearen datuak zehaztu beharko dira, eta ordezko pilotari batenak. Izena emateko azken eguna otsailaren 26a izango da, eta parte-hartzaileek otsailaren 29an egingo dute bilera 19:00etan kultur etxean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide