Iaz haur ugarik parte hartu zuten Orioko Kros Txikian. (Hitza)
Iganderako VII. Kros Txikia antolatu du Zaragueta Herri Eskolak. 12:00etan hasiko da proba ikastetxe aurrean, eta 2 urteko haurretatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak arte, denentzat tokia izango da bertan. Parte-hartzaileek beren adinera egokitutako distantzia osatu beharko dute korrika. Parte hartu nahi dutenek, izena emateko aukera dute Orioko Kultur Etxean, Karela Kiroldegian, eta lasterketa egunean 11:30ak baino lehen.