Otsailaren 29ra arte zabalik izango da familia ugarien hobaria eskatzeko epea. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Orioko familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergari dagokionean hobaria eskatzeko aukera izango dute. Astelehenean ireki zuten epea, eta otsailaren 29ra arte eskaria egiteko aukera izango dute baldintzak betetzen dituzten familiek.
Familia ugariaren ohiko etxebizitzaren zerga ordaintzeko eskatu beharko dute hobaria, eta familiako kideek bertan erroldatuta egon beharko dute. Horrez gain, familiako inork ezingo du beste ondasun higiezin baten jabe izan.
Hiru seme-alaba dituzten familiek %52,50eko hobaria izango dute; lau seme-alaba dituztenek %63, eta bost seme-alaba edo gehiago dituztenek %73,50.
Eskaria egiteko udaletxean eskuratu daitekeen orria bete behar dute; horrekin batera, Familia Ugarien Txartela eta azken ordainagiria ordaindu izana egiaztatzen duen agiria entregatu behar dituzte